Protesia

Protesia

Hau zen garai batean gehien erabiltzen zen tratamendua falta ziren hortzen ordezkoak jartzeko. Bi motatakoak daude:

b_protesis
Protesi erauzgarriak

· Metalikoak (aparatu eskeletikoak): Metalen aleazio batekin egiten da aparatuaren gorputza, hartara arinagoak izatea lortzen da, baina hausturen kontrako erresistentzia galdu gabe. Askoz ere erresistenteagoak, erosoagoak eta iraunkorragoak dira. Mota honetako aparatuekin, egitura metalikoaren hausturen kontrako bizi osorako bermea kontratatzea aukeran izango duzu, beti ere aparatua egoki erabili izan bada.

· Akrilikoak: Protesi merkeagoak dira, eta metalik ez dutenez, lodiera handiagoa dute. Hortzoiaren kolore bereko erretxina batekin egiten dira. Osoak izan daitezke (hortzeria guztia hartzen dutela) edo zati batekoak (hortz bakanak hartzen dituztela). Sare metaliko batekin osatu daitezke, erresistentzia handiagoa izateko.

Protesi finkoak edo zubiak

Gaur egun oso handia da material aukera. Basauri Hortz Klinikan aukeran dauzkazu soilik portzelanaz egindako koroak, zirkoniozkoak, portzelanazko estalkiak, feldespatikoak… Kasu bakoitzari behar duen konponbidea emateko material egokiak. Gainera, teknologiarik berriena dugunez, inplanteen gaineko koroak edo zubiak CAD-CAM teknologia digitala erabiliz egiteko aukera eskaintzen dizugu. Hau da, ordenagailu bidez egingo dizugu diseinua, testu honen ondoko gure paziente baten benetako argazkian ikusten den bezala, eta diseinuaren erreplika zehatza egitea lortzen dugu. Egiguzu sistema berri honen galde, harritu egingo zara!!

· Koroak (material ezberdinetakoak): Egiten dena da hortzaren inguruko hortz-ehun guztia ebaki edo kendu, erresistentzia emango dion metala jartzeko eta estetika naturala emango dion portzelana; metalik gabeko koroak nahi izanez gero zirkonioa eta portzelana erabiliko dira. Konponketa handia behar duten hortzetan jar daitezke edo hobekuntza estetikoa nahi dugunean ere bai. Bizigabetutako piezetan, batez ere aurreko eta atzeko haginetan, koroa bat jarri behar izaten da gero, ez daitezen hautsi, nerbioa kenduta errazagoa baita haustea. Behin betiko koroa egiten den bitartean, behin-behineko bat eraman ohi du pazienteak. Inplanteen gainean ezartzen diren hortz edo haginak ere koroak dira.

· Portzelanazko zubia: Elkarri itsatsitako koroa batek baino gehiagok osatzen dituzte, falta diren hortzak ordezkatzeko.

Portzelanazko estalkiak: Estalkiak portzelanarekin baino ez dira egiten, ez dute metalik izaten. Hortzaren aurreko aldea 0,5 eta 0,7mm artean jaten da, eta horregatik koroak jartzean baino eragin txikiagoa egiten zaio hortzari. Estalkien bidez hortz bakanetan gerta daitezkeen kolore aldaketak estali daitezke, forma aldatu, ertzetako hausturak konpondu, higadurak osatu, pixka bat lekuz kanpo dauden hortzak zuzendu… Dituzten ezaugarriengatik, batez ere aurrealdeko estetikan erabiltzen dira, ez zaielako kolorea mudatzen denborarekin. Eta, gainera, portzelanazkoak izanda, konpositeek edo enpasteek baino plaka bakteriano gutxiago hartzen dute.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Política de privacidad

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa