Ezarkuntzak

Ezarkuntzak

Titaniozko finkatzeak dira, hortzak galdu duen sustraiaren ordezko gisa jardungo dutenak. Hauek berehala egin daitezke, edo hezurra guztiz orbandu arte itxaronda. Emaitza oso ona izaten da eta, gehienetan, ezin da inguruko hortzetatik desberdindu. Arrakasta portzentajea oso handia da, % 95 ingurukoa, eta 20-25 urte iraun dezake, ondo zainduz gero.

b_implantes

Ebakuntzarik gabe, kirugiara jo gabe, jartzeko aukera ere badago. Adineko pertsonen kasuan, gainera, 2 ezarpen eginda, lehengo protesia finkatzen lagunduko digu, erosotasuna eta segurtasuna emanez.

Paziente gehienek egin dezakete halako ezarkuntza bat aurretik azterketa erradiologikoa eta osasunekoa eginda.

Ezarpenak egiteko hiru aukera daude:

· Bi fasetan: Anestesia lokala emanda, enpaste bat egiteko erabiltzen den berbera, egiten dira ezarpenak. Minik gabeko kirurgia da eta ebakuntza-ostea oso ona du, antibiotikoz eta analgesikoz kontrolatua. Pazientearen arabera, 2 edo 6 hilabeteko epean, protesia edo ordezko hortza egiten hasiko gara, orain arte hortzoipean sartuta egon den ezarpenaren gainean tapa batzuk jarri ostean.

· Fase batean: Ezarpenak jartzeko ebakuntzan bertan tapak agerian uzten dira eta horrela ez da beharrezkoa bigarren esku-hartze bat egitea.

· Bat-bateko protesia edo karga: Aurreko bien aldean, urrats bat haratago. Hortza ezarpenaren gainean egin eta jartzean datza, egintza bakarrean. Hortz hori behin-behinekoa izango da, eta funtzio estetikoa izango du soilik. 2-4 hilabete pasata, behin betiko hortza egingo da. Estetika eta erosotasun aldetik aukera onena da, baina paziente guztiak ez dira izaten honelako esku-hartze baterako hautagaiak.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Política de privacidad

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa