Esterilizazioa

Esterilizazioa

Esterilizazioa eta desinfekzioa oinarrizko bi alderdi dira klinikaren egunerokoan, horrela infekzioei aurre hartzea bermatzen baita.

b_esterilizacion

Esterilizazio prozedurari esker, tresneria kolonizatu ahal duten infekzio-eragile guztiak ken daitezke. Egunero burutzen dugun prozesua honako hau da: lehenengo, desinfektatu eta eskuilatu egiten da, egon daitezkeen hondarrak mekanikoki hortik kentzeko. Esterilizazio aurreko desinfekzioa –desinfekzioa hotzean deritzona- da tresneria likido batean (glutaraldehido) sartuta edukitzea; honela, tresneria kutsatu ahal izan duten bakterio gehienak kentzea lortuko da.

Ondoren, sobre termozigilatu batzuetan paketeratzen dira eta materiala autoklabe batean sartzen da; hala, presio eta tenperatura egokiaren bitartez, erabilitako materiala esterilizatu egin daiteke denbora laburrean. Materialen batzuek ez dute aurretiko poltsaratze hori behar, baina egon zaitez ziur zure tratamenduan erabiltzen den material guztia oso ondo esterilizatu dutela gure langileek.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Política de privacidad

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa