ATM

ATM

Pupulazioaren zati handi batek murtxikatze sistemaren alterazio funtzional bat izaten du, baina ez daki. Alterazio horiek hainbat eragozpen sor ditzakete, eta hauek dira sarrien agertzen direnak: igorritako mina belarrian, lepoan, bizkarrean, masailezurrean; ahoa zabaltzean eta ixtean trabak; zaratak edo karraskak artikulazio temporomandibularetan (ATM) (belarri ondoan) minarekin edo minik gabe, buruko minak (gehienetan alboetan), eskotan ezin delarik jatorria zein den antzeman, etab.

Tentsioa, estresa eta hortzeriaren kokapen alterazioak bateratu egiten dira patologia mota honen jatorrian.

b_atm

Arazoaren diagnostiko zuzena egiteko, artikulatzaileak erabil daitezke (pertsona bakoitzak hortzeria ahokatzeko modua eta horien mugimenduak erreproduzitzen dituztenak), erradiografia desberdinak, oklusioaren analisirako ordenadoreak, etab… baina odontologoak esplorazio soil bat eginda, askotan nahiko izaten dea antzemateko.

Deskarga plakak eta kokatzaile gnatologikoak ehundura desberdinetako aparatu akrilikoak dira, eta hortza artean tartekatzen dira (orokorrean gauean zehar) eta murtxikatze indarrak berbideratu, murriztu eta berbanatzeko gai dira, giharreak erlaxatuz eta artikulazioa (ATM) babestuz. Artikulazioen, zerbikalen minarekin, hortzeriaren desbideraketa ez-funtzionalen eta hortzen engranaje zuzenarekin lotutako artikulazio arazoen (ATM) tratamendurako erabiltzen dira.

 

BRUXISMOA eta ATM

Hortzak karraskatzeko ohiturari, kontzienteki nahiz inkontzienteki (gauez), bruxismoa deitzen zaio. Hau 2 motatakoa izan daiteke: erdialdekoa (soilik sakatuta) edo eszentrikoa (sakatzearekin batera karraskatuz)

Bruxismoak giharretako minak eta traumatismo bat sortzen du hortzen eta artikulazio temporomandibularraren inguruan; hortzetan higadura eragiten du eta artikulazioetan mina: horren isla buruko minak izan daitezke. Gehienetan, paziente bat kontsultara horrelako arazo batengatik iristen denean, dagoeneko mina ikus daiteke, hortzen aklusio aldean edo ebakortzetan. Patologia hori guztia saihesteko modua lo egiteko garaian erlaxazio ferulak erabiltzea da. Erlaxazio ferula bat egiteko, lehenengo, pazientearen ahoaren egungo egoerari buruzko inpresioak jaso behar ditugu. Ondoren, laborategian zehaztasun osoz egiten dute ferula, honen manipulazioa pazientearentzat erraza izan dadin. Ia ikusezina da, gardena da eta. Ferula hau garaiz jarriz gero, hortzak higatzen jarrai ez dezaten lortuko dugu, eta artikulazio eta gihar mailako arazoak sortzea ekidingo dugu.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Política de privacidad

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa