Periodontzia

Periodontzia

Hortzak txertatzen diren ehunei (hezurra) eraso egiten dieten hainbat prozesu dira. Hala, gaitz periodontala izateko arrazoi nagusia bakterio plakaren metaketa da.

b_periodoncia

Faktore hauek izan behar ditugu kontuan hortzoia sano dagoela ikusteko:

· Hortzoiak kolore arrosa argia izan behar du.

· Hortzak eskuilatzen ari garela ez du odolik atera behar.

Zainketa ondo egiten bada, alegia, otorduen ondotik eskuilatu eta desinfektatzeko aho-garbiketak egiten badira, saihestu egingo da hortzoietako gaixotasunak agertzea. Hori horrela, haurrentzat eta eskuilatzeko ohitura txikia duten pertsona helduentzat hortzetako plaka antzemateko gailuak erabiltzea komeni da; horrek erakusten digu non geratzen den oraindik ere bakterio plaka, eta hala, errazago desegingo dugu. Nolanahi, dena ondo garbitzea zaila denez, sei hilez behin edo urtean behin azterketa egitera klinikara joatea beharrezkoa da, sor daitezkeen arazoak hasiberritan antzemateko.

Eraginak

· Gingibitisa: Hortzoia gorritu egiten da, handitu eta odola botatzen du, minik gabe. Hortzen sentsibilitate handiarekin batera gertatzen da. Prebenitzeko eta sendatzeko, eskuilatze egokia egin behar da, zenbat aldiz eta nolako teknikaz eskuilatzen den zainduta.

· Periodontitisa edo piorrea: Hortzaren inguruko hezurra kaltetu egiten da, atzera bueltarik gabe, eta ondorioz sustraia bistan geratuko da eta hortza mugitu egingo da. Hortzak galtzeko arrazoi nagusia da gaur egun.

Bietan ere hats txarra edo halitosia izaten da, eta odola botatzen da hortzoitik.

Gaixotasun periodontalak infekzio bakteriano oso larriak dira, lotura zuntzak desegiten dituztenak eta baita zure hortzei ahoan eusten dien hezurra ere. Hortzetan zabaltzen doazen heinean, bakterioak metatu egin daitezke eta hortzoiaren ehunaren azpian hedatu. Poltsa sakonak badira, bakterio are gehiago izaten dituzte, eta hezurra eta ehunak galtzen dira. Hortzoiaren ertzetik hezurreraino dagoen tartea da poltsa, eta normalean 2 mm inguru izaten ditu. Hori baino handiagoa bada patologikoa da, eta gaixotasun periodontala prebenitzeko tratamendua egin beharko da.

Arrazoi nagusiak bi dira: bakterioak eta hortzetan lertzoa metatzea. Nolanahi, badu alderdi genetikoa ere, eta pertsona batzuek gaixotasuna izateko aukera gehiago dute. Kontuan izan behar dira baita ere sexua, adina eta tabakoa, zeinak ahoko odol fluxua gutxitzen duen eta bakterio erasokorrenak haztea errazten baitu.

Azaroa da gaixotasun kronikoa dela, oso aurreratua dagoen arte minik ematen ez duena, eta ondorioz, gaixoa ez da ohartzen zer arazo duen ondo aurreratua dagoen arte. Bakterioak odolera pasa daitezke, eta zirkulazio arazoak edo kardiakoak sortu, eta baita umekian ere, gaixoa haurdun badago.

Hortzoiaren azpian metatutako lertzoa mekanikoki kentzean datza tratamendua. Horretarako kuretajea edo arraspatzea eta sustraiaren leuntzea egiten dira; hau da, hortzaren sustraia arraspatzea eta leuntzea —han metatzen baita lertzoa—, berriro garbi eta leun uzteko. Anestesia lokala erabiltzen da hori egiteko, eta batzuetan antibiotikoen tratamendua ere agintzen da.

Tratamendu ondorengo azterketak hilabete batean, hirutan, lautan edo seitan egin behar izaten dira, gaixo bakoitzaren egoeraren arabera.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Aviso legal

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika
DEUSTUA
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa