Ortodontzia

Ortodontzia

Ortodontziaren bidez hortzen eta hezurraren arteko lotura egokia lortu nahi izaten da. Ortodontzia-tratamendu bat hasten denean, ez da beti izaten helburu estetikoekin, izan ere, hortzen kokapen egokiak erraztu egiten du beren lana ondo egitea. Esan daiteke irribarre erakargarriak, kasurik gehienetan, hortzek lana ondo egiten dutenenak direla.

Beren kostua duten tratamenduak dira, bai, baina kontuan izanda gero bizitza osoa izango dugula irribarre osasuntsuaz gozatzeko, benetan ezin esan daiteke kostua handia denik. Gainera, hilez hil ordaintzen da, edo finantzatzeko aukerak ere baliatu daitezke. Kostua tratamenduaren iraupenaren araberakoa izango da batez ere.

b_ortodoncia

Aurrekontua egin ahal izateko, ortodontziaren azterketa egin behar da, eta zer motatako aparatua behar den erabaki; horretarako beharrezkoa da ahoaren neurriak hartzea, bi erradiografia egitea eta argazkiak hartzea. Beste alderdi batzuk ere aztertzen dira: higienea, hortzoiak nola dauden, hezurra, hortzak… Kontuan izan behar da zerikusi zuzena duela aurpegiko estetikan hortzekin egiten dugun mugimenduak. Aurretik egin beharreko azterketa horren araberakoa izango da tratamenduaren iraupena, eta ondorioz, baita kostua ere.

Paziente baten tratamendua hasteko adin txikirik ez dago, ezta adin zaharregirik ere. Badira ohitura txarrek eragindako patologia batzuk, hala nola hatz lodia zurrupatzeak, txupeteak, ahotik arnasa hartzeak eta abarrek, urteek aurrera egin ahala arazo larriagoak bilakatu daitezkeenak, eta ahalik arinen zuzentzea komeni da horiek, lehen faseko ortodontziaren bidez. Prebentzioarekin, zenbaitetan posible izaten da gerora bracket-ak jarri beharrik ez izatea; ortodontziaren bigarren fasea litzateke hori. Adin mugarik ez dago, ezta ere, hortzek elkarren gainean hazten direlako edo bestelako arrazoiengatik sortzen diren arazoei heltzeko. Hain zuzen, gure kontsultan gaur egun paziente helduak dira gehienak.

Behin tratamendua bukatutakoan, azterketa egin ohi dugu beste arazoren bat agertu ote den ikusteko, batez ere txantxarrik agertu ote den. Nolanahi, tratamendurako hilero joan ohi denez, harritzekoa izaten da aurretik ez antzematea.

Ortodontzia Damon® Sistemarekin

Damon® ortodontzia sistema ez da produktu bat soilik, edo bracket mota bat, baizik eta pazienteak artatzeko era berri bat. Izan ere, ohiko ortodontzia tratamenduan sano dauden hortzak atera behar izaten dira sarritan, edota aparatuak erabili beharra izaten da ahosabaian, goiko masailezurra zabaltzeko eta espazioa egiteko. Hori deserosoa gertatu ohi da, denbora gehiago behar da, eta, gainera, aho-arku estuagoa eta profil zapala gera daitezke. “Damon irribarreak”, aldiz, zabalak dira, naturalak, hamar hortz erakusten dituzte, eta biologia errespetatzen duten indar txikiak eginez lortzen dira; paziente bakoitzaren aurpegiera osoa hobetzeko berariaz diseinatuak daude.

Bracketak hasiera besterik ez dira, sistema osoa baita irribarrea emango diguna. Hiru oinarrizko osagai erabiltzen ditugu Damon® sisteman trebatutako sendagileok, elkarrekin tratamendurako behar den denbora gutxitzea lortzen dutenak, hitzorduak gutxitzea, erosotasun handiagoa ahalbideratzen dutenak, eta beti ere, kalitate handiko emaitzak:

1. Damon® bracketak, autolotura pasiboa dutenak eta beste “lotura” elastiko edo metalikoen beharra kentzen dutenak. Loturarik ez duten Damon® aparatuekin ikusiko duzu zein erosoa den tentsiorik gabeko tratamendu bat.

2. Teknologia handiko arku arinak, formaren memoria dutenak, hortzak arinago mugiarazten dituztenak eta egokitze gutxiago eskatzen dutenak.

3. Klinikoki frogatua dagoen estilo berriko tratamendua, hortzak zuzentzen dituena eta aurpegiko estetika hobetzen duena —normalean, hortzak kendu  beharrik gabe eta ahosabaia azkarregi zabaldu gabe—.

Bracket autoitsasgarriak erabiltzen ditu Damon® Sistemak, eta horiek, teknologia handiko aleazioko arkuekin batera, indar apalak egiten dituzte, hortzen mugimendua arinagoa eta erosoagoa izan dadin.

Abantailak:

· Hortzik atera beharrik gabeko tratamenduak. Hortzetan egiten den indarra apalagoa dela, horien mugimendurako tarte handiagoa izatea lortzen da, eta fisiologikoagoa izatea. Kasu apur batzuetan gertatzen da hortzak atera beharra, baina gehien bat aurpegiko estetika hobetzeko egiten da, ez espazio arazoak direlako edo hortzak elkarren gainean daudelako.

· Hortzen mugimendu erosoagoa. Damon® Sistemak arkua eta bracketa lotzeko ohiko goma elastikoak bazter utzi eta eusteko sistema pasiboa darabil, ondoeza sor lezakeen indar handiegia egin gabe.

· Hortzen mugimendu arinagoa. Bracket autoitsasgarriek eta teknologia berrieneko arkuek, hortzek erarik fisiologikoenean eta eraginkorrenean mugitzeko behar duten indar zehatza egiten dute.

· Tratamendu laburragoa. Ohiko bracketekin alderatuta, tratamenduak %50 azkarragoak izan daitezke.

· Tarte handiagoa hitzordutik hitzordura. Autoitsasteko sistemak eta kalitaterik handieneko arku ezin elastikoagoekin aritzeak ortodontziarako hitzorduak hilabetean behin egin beharrean 10 astetik behin izatea ahalbideratzen dute. Hala ere, guk nahiago dugu gure pazienteak hilero aztertu.

· Hitzordu laburragoak. Kontsultako hitzorduak, bracket sistema klasikoen aldean, laburragoak dira.

· Kirurgia behar duten kasu gutxiago. Orain dela oso urte gutxi arte kirurgia ortognatikoarekin batera baizik konpondu ezin zitezkeen kasu larriak ere artatu ditzakegu gaur egun, hortzen mugimendurako tarte handiagoari esker.

· Aurpegiko estetikaren hobekuntza. Tratamendu honek ez du ekartzen hobekuntza soilik hortzetara, aurpegiaren edertasunari ere laguntzen dio. Izan ere, oinarria indartzen die aurpegiaren azpialdeko ehun bigunei, era naturalean, kirurgia estetikoa egin beharrik gabe.

Ohiko Ortodontzia

Hortzen lerratze okerrak bracket konbentzionalen bidez zuzentzea lortu ohi zuen ortodontziak. Arkua bracketei lotzeko loturak edo goma elastikoak erabiltzen ziren, hortzetan indar handia egiten zutela, horiek mugitzea lortu arte. Ortodontziako Damon® Sistema azaltzeko lehen aipatu ditugun arrazoiengatik Basauri Hortz Klinikan ez ditugu egiten ortodontzia tratamenduak bracket horiek erabiliz.

Ortodontzia Estetikoa

Ia-ia ikusten ez diren bracket gardenak erabiltzen dira. Izan daitezke bai tradizionalak, bai  Damon® Sistemakoak.

Ortodontzia Ikusezina

Ken eta jar daitezkeen hainbat aparatu erauzgarri garden erabiltzen dira.

Mihiko Ortodontzia

Hortzen barrualdean jarritako alanbreak erabiltzen dira, baina ez du balio egin beharreko mugimendu guztietarako.

Kirurgia Ortognatikoa

Ortodontzia eta masailezurren kirurgia bateratzen dira. Goiko eta beheko masailezurren artean alde handiak daudenean baliatu ohi da.

Aparatu motak:

Aparatu biak ere pertsona bakoitzaren diagnostikoaren, adinaren, pazientearen jardueraren  eta mediku espezialistak dioenaren arabera agintzen dira.

· Erauzgarriak: Umeei ezartzen zaizkien ortodontzia tratamendu asko mota honetako aparatuekin hasten dira. Horiekin lekua egitea lortzen da batez ere, hortz guztiak arkuaren barruan sartu daitezen, edo masailezurren arteko erlazio fisiologikoagoa lortzeko erabiltzen dira, gerora oklusioa —hortzak elkarren ondoan nola txertatzen diren— egokia izan dadin. Erraz kendu eta jar ditzakegun aparatuak dira; batzuetan, hala ere, itsatsi egiten dira arrazoi ezberdinengatik. Ortopedia tratamenduak dira, edo ortodontziako lehen fasekoak.

· Finkoak: Bracketak dira, bai metalikoak, bai material estetikoagoekin egindakoak. Bracketak hortz bakoitzari hortzetako zementuarekin itsasten zaizkionez, hortz klinikan baizik ezin ditugu jarri eta kendu. Bracket metalikoen artean tradizionalak eta autoitsasgarriak daude. Bracketak jartzeak ez dio kalterik egiten hortzetako esmalteari. Ortodontziako bigarren fasean erabiltzen direnak dira.

Tratamendua egokitu egiten zaio pertsona bakoitzari; eta bataz beste urtebete eta bi urte arteko iraupena izaten dute. Behin amaituta, eusteko aparatu bat erabili behar da denboraldi batez, finkoa edo mugikorra izan daitekeena, mugiarazi diren hortzei eusteko, harik eta erabat finkatuta geratu arte. Izan ere, aipatutako aparatu horiek ez badira erabiltzen, berritu egin daiteke gaitza; edonola ere, ustekabekoak saihesteko, tratamendu ondoko kontrolak egiten dira.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Aviso legal

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika
DEUSTUA
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa