Hortzak zuritzea

Hortzak Zuritzea

Gaur egun jaki, edari eta substantzia asko dago hortzaren kolorea alda dezaketenak. Era berean, denbora pasa ahala hortzak kolore ilunagoa edo horiagoa hartzen du. Iluntze horri aurre egiteko, hortzak zuritzeko aukerari heltzen zaio.

b_blanqueamiento

Horretarako, kontsultan substantzia zuritzaile bat ematen da, argi baten bidez aktibatzen dena. Honek, laserrak ez bezala, ez du berorik sortzen eta sentsibilitatea oso txikia izaten da. TRATAMENDU HONEK HORTZA KALTETZEN EZ DUENEZ aldizka-aldizka egin daiteke. Ez du hortza higatzen ez urratzen, eta ez du bigarren mailako inolako ondoriorik. Erabiltzen den produktua, hidrogeno peroxidoa edo karbamida peroxidoa, kasua zein den, hortzaren poroetan sartzen da eta apurka-apurka zuritu egiten du. Zenbat eta gehiago sartu gehiago zurituko da hortza. Hortz sentsibilitatea sortuz gero tratamendua eten egin daiteke eta sentsibilitatea desagertutakoan jarraitu; nahiz eta sentsibilitatea oso txikia izan, badaude produktuak hori txikiagotzen laguntzen dutenak. Tratamenduak nahikotxo irauten du, hortza bera baita kolorez aldatzen dena; hala ere, hortzak (eta zuritzen direnak ere bai) kolorez aldatzen joango dira denborarekin.

Bi zuritze mota daude, etxean eta kontsultan. Batzuetan bi sistemak behar izaten dira, eta iraupena aldakorra izan daiteke: egun batzuk iraun ditzake, edo hilabete batzuk, kendu edo txikitu behar diren tindatzeen arabera.

Hortzarentzako tratamendu erraza eta kalterik eragiten ez duena izan arren, haurrei eta haurdun edo edoskitze garaian daudenei ezin zaie egin. Guk esango dizugu hortzak zuritzeko tratamendua zuretzat egokia den ala ez.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Aviso legal

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika
DEUSTUA
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa