Endodontzia

Endodontzia

Hortz pieza erauzi edo atera aurretik azken irtenbide gisa egiten den tratamendua da. Hortz txantxarra oso sakona denean, mina-edo sentitzen dugu jaki bero eta hotzak jatean. Horrek esan nahi du txantxarra hortzaren sustraitik hurbil dagoela. Behin hori gertatzen denean, ez dugu obturazio arrunt baten bidez enpastatu behar; horrela egingo bagenu piezak mina ematen jarraituko luke eta sentsibilitatea ere handiagotu egin liteke.

b_endondoncia

Endodontzia edo, hobeto esanda, hodien tratamendua izenekoa egiteko beharrezkoa da aurretik txantxarrak kaltetutako eremua ondo kentzea. Horren ostean bide txiki bat zabalduko dugu sustrairaino. Behin barruan gaudela, neurri eta kolore desberdinetako limak erabiliz, sustrai osoa garbitzen joango gara eta hortz barreneko hodi guztiak kontu handiz deseinfektatuko ditugu, sustraiaren erpineraino. Behin dena garbi dagoenean, sustraia bete egingo dugu eta erabat zigilatu. Material egokiak erabiliz. Prozesu honekin endodontzia edo hodien tratamendua amaituta dago, baina nahitaezkoa izango da horren ostean hortza berregitea.  

Pentsatuko zenuen bezala, prozesu honi ekin aurretik inguru guztia anestesiatu egingo da, anestesia lokala, enpaste baterako edo erauzketa baterako erabiltzen den berbera, erabiliz.  Prozesu hau hainbat saiotan burutu ohi dugu, emaitza hobeak lortzeko eta jezarlekuan hain debora luzean egon behar ez izateko.

Formularioa bete eta konpromisorik gabe informazioa eskatu.

Lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara.

Irakurri dut eta onartu egiten dut CDB Hortz Taldea publizitatea jasotzea - Aviso legal

Edo, nahi izan ezkero, zuzenean zure konfiantzazko CDB klinikarekin kontaktuan jarri:
ASTILLERO
Hortz Klinika
BASAURI
Hortz Klinika
SANTUTXU
Hortz Klinika
DEUSTUA
Hortz Klinika

¿Ez dakizu zein den hurbilen duzun klinika? Aurkitu orain zure CDB zentroa